136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Nuestra Sra. de la Compasión ikastetxearen pareko kirol eremuan urbanizazio lanak (1. fasea eta 2. fasea) egiteko

Alkateak 2000ko urriaren 25ean eman ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egin da, Nuestra Sra. de la Compasión ikastetxearen pareko kirol eremuan urbanizazio lanak (1. fasea eta 2. fasea) kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Nuestra Sra. de la Compasión ikastetxearen pareko kirol eremuan urbanizazio lanak (1. fasea eta 2. fasea) egiteko proiektua.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 6 azpitaldea, C kategoria.

Aurrekontua: 55.443.738 pezeta. Argibide gisa, 333.163,48 euro.

Egiteko epea: lanak ehun eta hiruretan hogeita bortz egun naturaletan burutu behar dira arras.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan agertzen direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztu beharko dira.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, lizitazioaren iragarkian adierazten diren egunean eta lekuan.

Baldintza ekonomiko administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko kaleko 11-3.ean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., N.A.N.: .........., herria: .................., helbidea: .............., Iruñeko helbidea (jakinarazpenetarako): ........, nire izenean ez bada, hau ordezkatuz: .........., helbidea: ..................., I.F.Z.: .........., telefonoa: ......., faxa: .............

Nuestra Sra. de la Compasión ikastetxearen pareko kirol eremuan urbanizazio lanak (1. fasea eta 2. fasea) egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dudalarik, hitza ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta diru honen aldera: ............ (letraz) ............ pezeta eta gehienez ere hilabete hauetan: ........ (letraz) .......... egun natural.

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0009994