136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Obren iragarpena

Kontratuaren xedea: hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzea, Ablitasko San Fermín (1. fasea) eta Cuevas de San Miguel karriketan.

Esleipen bidea: lehiaketa irekia eta presako tramitazioa.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Kontrataren aurrekontua: 23.032.837 pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: Moncayoko Ur Mankomunitatearen erregistro orokorrean, Corellan, Fueros plaza, 1, aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaulagarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata baino lehen. Azken eguna baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berdinean.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean eginen da, Moncayoko Ur Mankomunitatearen batzar aretoan, Corellan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko borzgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Proiektua eta baldintza administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura egonen dira Moncayoko Ur Mankomunitatearen bulegoan, eta kopiak eskura daitezke Sagasti kopiadendan, Zaragoza etorbidea, 31, Tutera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Corellan, bi milako urriaren hogeita hamaikan. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0009993