III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE ARAKIL
Laguntza teknikoa kontratatzea, Uharte Arakilgo Udaletxea zaharberritzeko obrak betearazteko proiektua eta segurtasun nahiz osasun proiektua prestatzeko eta obren nahiz segurtasun neurrien zuzendaritzarako
Xedea: Uharte Arakilgo Udaletxea zaharberritzeko obrak betearazteko eta lehenengo oina udal bulegoetarako egokitzeko proiektua eta segurtasun nahiz osasun proiektua prestatzea eta obren nahiz segurtasun neurrien zuzendaritza lanak egitea, baita balorazio txostenak osatzea ere.
Prozedura eta esleipen bidea: prozedura irekia. Lehiaketa publiko bidez esleituko da.
Aurrekontua: jakingarri hutsez, 5.898.043 (BEZa barne), hau da, obrak betearazteko gutxi gorabeherako aurrekontuaren % 10.
Lanak egiteko epea: proiektua prestatzeko, 2 hilabete; zuzendaritza teknikorako, obren iraupenaren arabera.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan.
Baldintzen plegua eta argibideak: Uharte Arakilgo Udalaren idazkaritzan.
Uharte Arakilen, bi milako urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.
Iragarkiaren kodea: A0009685