136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Landabengo industrialdeko argiteria publikoko obrak egiteko (2. fasea)

Alkatetzak 2000ko urriaren 18an eman ebazpenaren bitartez, Landabengo industrialdeko argiteria publikoko obrak (2. fasea) kontratatzeko lehiaketarako dei egin du, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Landabengo industrialdeko argiteria publikoko obrak (2. fasea) egitea.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Enpresarien sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, c kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 46.606.479 pezeta (jakingarri gisa, 280.110,58 euro).

Egiteko epea: obrak gehienez ere ehun eta hogei egunetan bukatu behar dira osotara.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak lizitazioaren iragarkian aipatzen diren egunean eta tokian irekiko dira, jendaurrean.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko karrika, 11-3.ean.

Iruñean, bi milako urriaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................., N.A.N.: .........., bizilekua ..........., helbidea: ............., Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: ............., N.A.N.: ........ bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: ......, helbidea: ..........., I.F.Z.: ........., telefonoa: ......., fax zenbakia: ........

Landabengo industrialdeko argiteria publikoko obrak (2. fasea) esleitu eta egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek oso-osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz.

Eskaintzen dudan dirua: ......... (letraz) ......... pezeta.

Egiteko epea, gehienez ere: ......... (letraz) ......... egun natural.

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0009683