136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Udalaren Argiteria Zerbitzua 2001ean material elektrikoz hornitzeko

Alkateak 2000ko urriaren 13ko ebazpenaren bidez onetsitako deialdia.

Kontratazioaren aurrekontua: gehienez ere 10.020.000 pezeta (argibide gisa, 60.221,41 euro), BEZa barne.

Kontratuaren iraupena: 2001 urtea, baina hurrengo urteetan luzatzen ahalko da, urtebete naturaleko hiru luzapen alditan gehienez ere.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 200.400 pezeta (argibide gisa, 1.204,43 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko: Udaletxean eta jendaurrean, lizitazioaren iragarkian zehaztuko diren egunean eta tokian.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua Udalaren Argibide Bulegoan, Udaletxeko beheko oinean, dago lizitatzaileen eskura, azter dezaten.

Iruñean, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0009681