III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, Iruñeko Udalak argitaratu beharreko "Pamplona en el Tiempo: Historia y Arte" liburu instituzionalaren inprimaketa, koadernaketa eta hornidura kontratatzeko
Alkatetzaren 2000ko urriaren 5eko ebazpenaren bidez, lehiaketa publikorako deia egiten da "Pamplona en el Tiempo: Historia y Arte" liburu instituzionalaren inprimaketa, koadernaketa eta hornidura kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:
Dei egilea: Kultur Aferen Alorra.
Kontratuaren xedea: "Pamplona en el Tiempo: Historia y Arte" liburu instituzionalaren inprimaketa, koadernaketa eta hornidura.
Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.
Kontrataren aurrekontua: 8.000.000 pezeta (48.080,968351 euro)
Kontratua betearazteko epea: 30 egun natural, jatorrizkoak banatzen direnetik hasita.
Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 14:30ak baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita, hamargarren egun naturalean eta azken egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.
Bestelako baldintzak: Udalaren Argibide Bulegoan eta Kultur Aferen Alorrean eskura daitekeen baldintza pleguan daude zehazturik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Iruñean, bi milako urriaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0009680