136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

GOI-ARAXESEKO MANKOMUNITATEA

E D I K T U A

Goi-Araxeseko Mankomunitateko Batzar Nagusiak hondakin solidoetarako hogeita hamar edukiontzi erosteko prozedurarako deia egitea erabaki zuen, bi milako ekainaren bederatzian egin bilkuran.

Xedea: hondakin solidoetarako hogeita hamar edukiontzi erostea.

-1.000 litroko 15 edukiontzi berde.

-1.000 litroko 15 edukiontzi urdin (paper eta kartoietarako), buzoia eta sarraila dituztenak.

Aurrekontua: 950.000 pezeta (BEZa barne).

Epea: hilabete bat.

Esleipenaren prozedura: irekia, enkante bidez.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamalau eguneko epean, Goi-Araxeseko Mankomunitatean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen dira, eta plegua Goi-Araxeseko Mankomunitatean eskuratu daiteke, 31891 Arribe-Araitz (telefonoa: 948-513046).

Arribe-Atallun, bi milako urriaren hemeretzian. Mankomunitateburua, Angel Otaegui Lopetegui.

Iragarkiaren kodea: A0009679