III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G I R G I L L A O
E D I K T U A
Girgillaoko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikorako deia egiten du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
Lotea: 7.520 larizio pinu, 595,00 metro zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 595.000 pezeta. Tokia: El Monte alderdia, Girgillaoko Kontzejuko hermendian.
Proposamenak gutunazal itxi baten barnean aurkeztuko dira, Kontzejuko Etxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Plikak jarraian irekiko dira.
Enkantean parte hartzeko honako hauek aurkeztu beharko dira: enpresaren saikapen agiria, Kontzejuko diruzaintzan hasierako prezioaren % 5 behin-behineko fidantzatako utzi izanaren gordekina, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko ziurtagiria, bertan adieraziko delarik proposamen egileak bere zerga betebeharrak eguneratuak dituela, Administrazioaren Kontratuei buruzko azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legearen 8.8 artikuluari jarraikiz, eta proposamen ekonomikoa.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua, proposamen egonomikoaren ereduarekin batera, interesatuen eskura daude Kontzejuko idazkaritzan.
Girgillaon, bi milako irailaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0009677