136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I Z B E R R I

Oihan enkantea

Aurizberriko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkantea eginen du oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra: 552 pago, 1.725,9 metro kubiko zur egiten dutenak. Balioa: 33.408.761 pezeta.

Lote horretako egurra, 20 zentimetroko diametroa badu edo txikiagoa, mendian utziko da Kontzejuaren eskura.

Enkantean parte hartzeko ezinbesteko baldintzak dira enpresaren saikapen agiria aurkeztea eta lotearen balioaren ehuneko biko (% 2) fidantza jartzea.

Proposamenak, bukaeran agertzen den ereduaren araberakoak, Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun baliodun igaro ondoko lehenengo larunbateko arratsaldeko ordu bata baino lehen aurkeztu ere, eta jarraian irekiko dira.

Larunbata egun balioduna da, epearen egunak zenbatzeko.

Baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak Kontzejuko idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Aurizberrin, bi milako urriaren hemezortzian. Kontzejuburua, Ander Juanarena Apesteguía.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., bizilekua: ................, helbidea: ................ N.A.N.: ................, nere izenean edo hau ordezkatuaz: ......................, I.F.Z.: ................, helbidea: .................,

Enpresaren sailkapen agiria izanik eta ........... pagok osaturiko oihan loterako enkantearen iragarkia ezaguturik, ................ egunean, ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argirara, .............. (letraz eta zenbakiz) .............. pezeta eskaintzen ditut aprobetxamendu horren aldera.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0009675