136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

2000ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena

Irunberriko Udalak 2000ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onestea erabaki zuen 2000ko urriaren 10eko osoko bilkura berezian.

6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean jarriko da udal idazkaritzan hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, bi milako urriaren hamaikan. Alkate udalburua, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0009639