136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko urriaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, aldatzen dira deialdiaren 6.1. idatz-zatia eta epaimahaiaren osaera eta finkatzen da oposizioaren lehenbiziko ariketarako data.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko maiatzaren 2an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2000ko ekainaren 2ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

2000ko abuztuaren 7ko Ebazpenaren bidez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2000ko irailaren 1eko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Erreklamazioak egiteko epea iragan delarik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezko da, bestetik, deialdiaren 6.1 idatz-zatia aldatu, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu, Langileen Batzordearen izenean arituko diren ordezkariak zein diren zehaztu eta oposizioaren lehenbiziko ariketarako data zehaztea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduak delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Deialdiaren 6.1. idatz-zatia aldatzea. Aldaketaren ondorioz oposizioa 2000. urteko azaroan hasiko da.

3. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, Langileen Batzordearen ordezkariak barne. Honela osaturik geldituko da epaimahaia:

Lehendakaria: Fermín Muñoz Muñoz jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Ramón Gradé Pérez jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Tasazio Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Francisco José Fernández Elizalde jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Pedro Recarte Gaztambide jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuko segurtasun gaietako goi mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Pablo Palacios Martínez de Lizarrondo jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurzoru Urbanizaezina Kudeatzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: José Antonio Marcen Zunzarren jauna, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaia: Félix Barcos Armendáriz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: María Jesús Gamboa Zabalo andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Purificación González Merchán andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Pilar Zapico Revuelta andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Publikoko Teknikaria (arlo juridikoa).

4. Oposizioaren lehenbiziko ariketa 2000ko azaroaren 25ean eginen da, larunbata baita, goizeko 10etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarreria kalea 39, Iruña).

5. Ebazpen honen berri ematea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita hiruan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia.

Onartuak:

AGUINACO CULEBRAS, PABLO

ALEMAN EZCARAY, ANA

ALTUNA DIAZ DE CERIO, MIGUEL ANGEL

ANIES OMISTE, M.ª CARMEN

ARAZURI RIVAS, ARANZAZU

ARDAIZ GANUZA, ENEKO

ARROYO RUIZ, NOEMI

AZNAREZ ALVAREZ, MARIA

BARCOS ARMENDARIZ, JOSE JAVIER

BARDAJI FORTUÑO, MARTA

BENITO SANCHO, IRANZU

CASTRO GARRUES, JAVIER

CERDAN LOS ARCOS, CRISTINA

CESTAU BARAIBAR, LUIS MARIA

COLMENAR CARRO, FEDERICO ROMAN

DE LA FUENTE MARTINEZ, LARUA

DE LEON ARLEGUI, MARIA

DOMINGUEZ DALDA, JORGE

ECHARTE LIZARRAGA, MIGUEL ANGEL

EGUARAS ROA, SUSANA

ELKANO TELLETXEA, AMAIA

EQUIZA URTASUN, BEGOÑA

ERCE ECHEVERRIA, JOSE JAVIER

FERNANDEZ GARCIA, SARA

GARCIA ALBERICIO, MARTA

GASTESI IRAÑETA, BEATRIZ

GOICOECHEA CHAVARRI, CARLOS

GONZALEZ FERNANDEZ, JOSE MANUEL

HERNANDEZ VALTUEÑA, JUAN ANTONIO

IROZ ZALBA, AINARA

KARRIKA IBAÑEZ, IVAN

LANDER IGAL, YOLANDA

LAZARO FERNANDEZ, JOSE ANTONIO

LOGROÑO EZCARAY, CARLOS

MADOZ ZUBILLAGA, JESUS MARIA

MADOZ ZUBILLAGA, NURIA

MARIN CAMINOS, DANIEL

MARTINEZ FERNANDEZ, LAURA

MOLLEDA ANTON, MIGUEL ANGEL

NOAIN RAMIREZ, ARANTZA

OBANOS IRURE, RAQUEL

OLANO ECHAVARRI, AITZIBER

OROZ HERNANDEZ, NORA

OROZ SAGARDOY, ERNESTO

OSACAR CRESPO, AMAYA

PAGOLA MARTINEZ, HERMINIA

PARRILLA MARTIN, JOAQUIN

PEREZ OLAVE, ROBERTO

REINARES RODRIGUEZ, ARANZAZU M.ª

RODRIGUEZ ANDRES, MARIA JESUS

RODRIGUEZ FRAILE, FRANCISCO

RUIZ SAGASETA DE ILURDOZ, MARTA

SAGASTI MAIZA, RAMON

SANTAMARIA IRIBAS, IRANTZU

SANZ SERRANO, MARI TRINI

SARASA ERDOZAIN, REBECA

SARRATE ADOT, MIGUEL ANGEL

SENAR SENAR, EDUARDO

SENOSIAIN ORENSE, ESTHER

SOLA SORBET, MARI CARMEN

SOROZABAL MONTOYA, JAVIER

TERUEL SOLANO, MAIDER

TORRES GONZALEZ, VIRGINIA

USUNARIZ CHAVARRI, AMAYA

VAQUERO NIEVES, FCO. JAVIER

YARNOZ ANDUEZA, JESUS

YOLDI IRUJO, IGNACIO

ZURUTUZA MUÑOZ, EDUARDO

Baztertuak: Inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: A0009912