136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Aurrekontuko aldaketen behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, aurtengo maiatzaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2000ko aurrekontu arrunteko aldaketei buruzko zenbait espediente.

Hasierako onespenaren iragarkia irailaren 13an, 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu ondoko jendaurreko epean bizilagun edo interesatu bakar batek ere ez zuenez erreklamaziorik aurkeztu, bidezko da aipatu aldaketa horiek behin betikoz onestea. Hona hemen:

5610-60101 kontusaila, "Industrialdea": 2.800.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, 1999ko abenduaren 31n diruzaintzan zegoen gerakinetik diru hori bera hartuz finantzatua.

4521-60102 kontusaila, "Aldageletarako langile langabetuak": 4.500.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, 1999ko abenduaren 31n diruzaintzan zegoen gerakinetik diru hori bera hartuz finantzatua.

4320-62101 kontusaila, "Parke publikoetako kautxuzko zoruak egokitzea eta bestelakoak": 1.000.000 pezeta. Kreditu berezia, 1999ko abenduaren 31n diruzaintzan zegoen gerakinetik diru hori bera hartuz finantzatua.

61000-64900 kontusaila, "Animsako akzioen erosketa": 200.000 pezeta. Kreditu berezia, 1999ko abenduaren 31n diruzaintzan zegoen gerakinetik diru hori bera hartuz finantzatua.

1210-62600 kontusaila, "Ordenagailuetarako segurtasun kopia": 78.000 pezeta. Kreditu berezia, 1999ko abenduaren 31n diruzaintzan zegoen gerakinetik diru hori bera hartuz finantzatua.

Ribaforadan, bi milako urriaren hemeretzian. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0009631