136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Eraikina artatzeko beharrari buruzko espedientea abiarazia

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, eta prozeduran interesa dutenei, hau da, 15.665.011 zk.ko NANa duen Julio Guelbenzu Romano jaunari eta 22.058.844 zk.ko NANa duen José Guelbenzu Romano jaunari, jakinarazterik izan ez denez, ondoko probidentzia hau ematen da aditzera:

1.-Udal teknikariaren eta zerbitzu juridikoen txostenak jaso dira eta haietan argi agertzen da Cascanteko Cruz Alta kaleko 29 zk.ko eraikinak (6. poligonoko 5. lurzatia) segurtasun publikoa kaltetzen duten akats larriak dituela; horiek horrela, eta Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak agindutakoa oinarritzat harturik, jakinaraz bekie interesatuei edo haien ordezkariei higiezin horren segurtasun baldintzak lehengoratzeko abiarazi den prozedura.

2.-Interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazio, agiri eta frogak aurkeztu ahalko dituzte hamar eguneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

Cascanten, bi milako uztailaren hogeita lauan. Alkatea, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0009630