III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
Behin betiko onespena, Barne Babeserako eta Erreformarako Plan Bereziaren aldaketari, E sektorea
Tafallako Udalak, 2000ko irailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:
Udalak, 2000ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barne Babeserako eta Erreformarako Plan Bereziaren aldaketa, E-4 sektoreko 34. poligonoko 694. lurzatian, Misericordia kaleko 38. zenbakian, Juan Martín Navascués jaunak sustatua.
Espedientea jendaurrean paratu zen 2000ko abuztuaren 7an, 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta epea bukatu da inolako alegaziorik aurkeztu gabe.
Ikusirik Udalaren Zerbitzu Teknikoen txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordeak 2000ko irailaren 22an emandako irizpena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 117. artikuluan eta ondokoetan xedaturikoa aplikatuz, erabaki da:
Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Barne Babeserako eta Erreformarako Plan Bereziaren aldaketa, E-4 sektoreko 34. poligonoko 694. lurzatian, Misericordia kaleko 38. zenbakian, Juan Martín Navascués jaunak sustatua.
Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta espedientea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.
Hirugarrena.-Erabaki hau Ekonomia eta Kontu-hartzailetza alorrari, Hirigintza alorrari eta hinteresatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabakiaren aurka honako hauek jarri ahalko direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Tafallan, bi milako urriaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: a0009577