136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Behin betiko onespena, xehetasun azterlanari

Tafallako Udalak, 2000ko irailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

Indarra duen H.A.P.O.ko UAO-2 unitateko 1.tik 27.era (biak barne) bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Construcciones Sanzol, S.A.k sustatua, hasiera batez onetsi zuen Gobernu Batzordeak, 2000ko ekainaren 6ko bilkuran.

Espedientea jendaurrean paratu zen 2000ko abuztuaren 7an, 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta epea bukatu da inolako alegaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik Udalaren Zerbitzu Teknikoen txostena eta Hirigintzako Batzordeak 2000ko irailaren 22an emandako irizpena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta ondokoetan xedaturikoa aplikatuz, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea indarra duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-2 unitateko 1.tik 27.era (biak barne) bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Construcciones Sanzol, S.A.k sustatua.

Bigarrena.-Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta espedientea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Hirugarrena.-Erabaki hau interesatuei, zerbitzu teknikoei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabakiaren aurka honako hauek jarri ahalko direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Tafallan, bi milako urriaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0009576