III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M A R T Z I L L A
Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.c) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Martzillako Udalak, 2000ko urriaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Martzillako Arau Subsidiarioen 6. sektoreari dagokion xehetasun azterlana, Refrescos Sur de Europa, S.A.k sustatua.
Alde horretatik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluko aginduei jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko aginduzko argitalpenari ekitea erabaki zen.
Martzillan, bi milako urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.
Iragarkiaren kodea: A0009572