136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Hirigintza hitzarmena

Martzillako Udalak, 2000ko irailaren 29an egin osoko bilkura berezian, 123. lurzatiari dagokion hirigintza hitzarmena sinatzea erabaki zuen, haren jabe Javier Preciado Nieva jaunarekin.

Delako erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean hedadura handiena duten egunkarietako batean argitaratzea erabaki zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunetan jendaurrean egon dadin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzkatzen diren oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da hau guztia.

Martzillan, bi milako urriaren seian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0009571