III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M A R T Z I L L A
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala
Martzillako Udalak, 2000ko irailaren 29an egin osoko bilkura berezian, legezko gehiengoa bildurik, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Padre Pedro Fabo plazako 1 eta 3an, entitate honek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluari jarraikiz, interesatu eskubidedunek epe horretan hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Martzillan, bi milako urriaren bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.
Iragarkiaren kodea: A0009570