III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R Z A I N K I
Hasierako onespena, 2001eko ordenantza fiskalen aldaketari
Urzainkiko Udalak, 2000ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen ondotik heldu den hau:
1. Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen 2/99 Foru Legean xedatutakoarekin bat, haren bidez tasa izatera pasatzen baitira zerbitzuen truke eskatzen diren prezio publikoetako batzuk, ordenantza fiskal bihurtu eta hasiera batez onesten da Prezio publikoei buruzko araua zena, zeina, aldaketak sarturik, hemen zehazten baita:
-Ur hornidurako tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
2. Espedientea jendaurrean uzten da 30 egunez, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, pertsona interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza fiskalak behin betiko onetsitzat hartuko dira, hala ezartzen baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan.
Urzainkin, bi milako urriaren seian. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.
Iragarkiaren kodea: A0009534