III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL FRUTO
Ordenantzaren hasierako onespena
Udal honek, bi milako urriaren hamarrean egin osoko bilkuran, Eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horren barrenean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea udal idazkaritzan aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egiten ahalko dituzte.
Hori dena ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedaturikoa betetzeko.
Murillo el Fruton, bi milako urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.
Iragarkiaren kodea: A0009532