III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL FRUTO
Aurrekontuaren hasierako onespena
Udal honek, bi milako urriaren hamarrean egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren erabaki hauek hartu zituen:
1. Hasiera batez onestea entitate honen 2000. urterako aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak, eta jendaurrera ateratzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202. artikuluan(LFHLN) eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko (LFALN) 276.ean hala ezartzen baita.
2. Entitateko langileen plantilla organikoa onestea, Langileen Estatutuko Testu Bategineko 19 eta 20. artikuluetan eta LFALNko 233 eta 236.ean xedatutakoaren arabera.
3. Onestea espedientean ageri diren 1999ko ekitaldiko kreditu gerakineko gehikuntzak.
Espedientea jendaurrean egonen da, udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerrokadan aipaten den jendaurreko epea iragan ondotik.
Murillo el Fruton, bi milako urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.
Iragarkiaren kodea: A0009531