III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M O N T E A G U D O
Industriarako lurzoru urbanizagarriaren I-5 unitatearen Plan Partzialaren behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak bertako industriarako lurzoru urbanizagarriaren I-5 unitatearen Plan Partzialaren proiektua onetsi zuen, hasiera batean, 2000ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran. Espedientea hamabortz egunetan egon da jendaurrean, behar zen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik. Jendaurrean egoteko legezko epe horren barnean inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta hura iraganik Udalak behin-behinekoz onetsi zuen delako Plan Partziala, 2000ko ekainaren 16an egin bilkuran. Lurraldearen Antolamendu Departamentuaren aginduzko txostena jaso eta Plan Partziala haren zehaztepenetara egokituta, Monteagudoko Udalak aipatu Plan Partziala behin betikoz onetsi du, 2000ko urriaren 6ko bilkuran erabakita.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Monteagudon, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, José María Vázquez Royo.
Iragarkiaren kodea: A0009527