III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M O N T E A G U D O
Industriarako hiri lurzoruaren I-4 sektorea urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak industriarako hiri lurzoruaren I-4 sektorea urbanizatzeko proiektua onetsi zuen, hasiera batean, 2000ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran. Espedientea hamabortz egunetan egon da jendaurrean, behar zen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik. Epe horren barnean, Juan José Royo Tomás jaunak alegazio bat aurkeztu du. Monteagudoko Udalak partez aintzat hartu du eta birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsi du, 2000ko urriaren 6ko osoko bilkuran erabakita.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Monteagudon, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, José María Vázquez Royo.
Iragarkiaren kodea: A0009526