136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

3436/2000 EBAZPENA, urriaren 30koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana. Honen bidez jendaurreko iragarkia egin da bideen jabari publikoko zenbait tarteren erabilera banatzeko, telekomunikazioko sare publikoak instalatzeko xedez.

Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak irailaren 11n emandako 752/2000 Foru Aginduaren bidez (2000ko irailaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL), Nafarroako Foru Komunitateko Errepideen Sarea osatzen duten komunikabideen jabari publikoaren erabilera banatua ezarri da, telekomunikazioko sare publikoak instalatzeko.

"Redes de Telecomunicación de Navarra, S.A.k" eskaria egin du, telekomunikazioen sare publikoak instalatzeko xedez bideen jabari publikoa okupatzeko. Eskari hori ikusirik, beharrezkoa da epe bat jartzea, bideen jabari publiko horren erabilera (eranskinean ageri diren bide tarteena) banatzeko interesa duten telekomunikazioko sare publikoen operadoreek beren asmoa ager dezaten.

Horrebestez, jakinaraziarekin bat eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez, emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean iragartzea bideen jabari publikoko zenbait tarteren erabilera banatu eginen dela, telekomunikazioko sare publikoak instalatzeko xedez. Eranskinean ageri dira Nafarroako Errepideen Sareko bideen tarteak.

2. Iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epea ematea, telekomunikazioko sare publikoen operadoreek aipatu bideen jabari publikoaren erabilera banatua interesatzen zaiela ager dezaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Redes de Telecomunicación de Navarra, S.A.ri, Estatuko Telekomunikazioen eta Informazio Sozietatearen Idazkaritzara, Telekomunikazio Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita hamarrean.-Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

E R A N S K I N A

Foru Komunitateko errepide sareko bide tarteak, telekomunikazioen sare publikoak instalatzeko banaturik erabiliko direnak.

-Errepidea: A-15 (Nafarroako Autobidea). Tartea: 77. kp.tik 5. kp.ra (Taxoareren eta N-113 errepidearen arteko lotunetik Tuteraren eta N-232 errepidearen arteko lotunera).

-Errepidea: N-232 (Alfaro-Tutera-Zaragoza). 1,5 km.ko tartea, Tuterako saihesbidearen bikoizketak ukitua.

Tarte guztien hasierako eskatzailea: "Redes de Telecomunicación de Navarra, S.A.".

Iragarkiaren kodea: A0010097