III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M E N D I G O R R I A
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Mendigorriko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez, honen bitartez, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deialdi publikoa egin da kargu hori bete nahi dutenek eskabidea egin dezaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean. Eskabideak Mendigorriko Udaleko bulegoetan aurkezten ahal dira.
Mendigorrian, bi milako urriaren bortzean. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.
Iragarkiaren kodea: A0009524