III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z O T Z
Lurzati sobrantearen deklarazioa
Kontzeju Batzarrak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, boz batez, 2000ko urriaren 11n:
Kontzejuak errepidearen eta José Luis Sáez Moreno jaunaren lurraren artean duen lurra lurzati sobrante deklaratzea, José Luis Sáez jaunari besterentzeko.
Erabaki hau jendaurrean egon dadila xedatzea, hilabetez egon ere, komenigarri juzkatzen diren erreklamazio edo alegazioak aurkez daitezen.
Azotzen, bi milako urriaren hamahiruan. Kontzejuburua, Adelardo Paternáin Cadena.
Iragarkiaren kodea: A0009523