136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Hasierako onespena, eta kasua bada, behin betikoa, Lakarko UE 2 unitatea borondatez birzatitzeari

Udalbatzak, 2000ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, ondoko erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea Lakarko UE 2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Juan Miguel Bugallo Aguaras eta Nicolás Baigorri Alvarez jaunek aurkeztua, eta alkatearen eta jabeen artean sinatutako ituna, eskatutako hirigintzako zatiketaren gainekoa. Orobat, onestea Udalari dagokion aprobetxamenduaren % 10 eskudirutan ordaintzea.

Bigarrena.-Lakarko UE 2 unitatea birzatitzeko proiektua jendaurrean paratzea hamabost eguneko epean, iragarkia jarriz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Espedientea Udaleko idazkaritzan aztertzen ahal da.

Hirugarrena.-Hasierako onespen hau behin betikoa izanen da jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Deierrin, bi milako urriaren hamazazpian. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: a0009503