III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I A N A
Hasierako onespena, aurrekontua aldatzeko espedienteari
Vianako Udalak, 2000ko urriaren 5ean egin zuen bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:
Ikusirik kontu-hartzaileak luzatutako txostena, erabaki da hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau:
Kontusaila: 613-227.03. Kontzeptua: Kreditu transferentzia: hiri mantenimendua. Zenbatekoa: 63.197. Finantzaketa: transferentzia, "Aplikazio informatikoak" izeneko 121-645.00 kontusailetik.
Erabakia jendaurrean paratzea idazkaritza orokorrean, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Vianan, bi milako urriaren bederatzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: a0009501