136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko irailaren 11n emaniko Foru Aginduarena. Horren bidez, Produkzio Integraturako laguntzak, Nafarroako Nekazaritza garatzeko 2000-2006 Programak agintzen dituen nekazaritza-ingurugiroko neurriak aplikatzeko, arautu ziren.

2000ko urriaren 2ko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Foru Agindu horretan akatsak badaudela oharturik, bidezko zuzenketak ematen dira:

8124. orrialdean, 3. artikuluan, 1. idatz-zatian, hau dio:

"a) Esparrago zuria.

b) Kruziferoen familia: azalorea, brokoli eta erromaneskoa.

c) Letxuga, kogolloak eta eskarola: aire zabalean eta berotegian".

Hau behar du:

"a) Esparrago zuria.

b) Kruziferoen familia: azalorea, brokolia, erromaneskoa, azak, etab.

c) Letxuga, kogolloak eta eskarola: aire zabalean eta berotegian".

Iragarkiaren kodea: A0010152