136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontu arruntari

Udal honek, 2000ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2000ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2000ko irailaren 18an, eta idazkaritzan paratu zen ikusgai 15 eguneko epean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.1 artikuluak aurreikusten duena baita. Aipatu epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, udalak, 2000ko urriaren 6an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aurrekontua. Hona haren laburpena:

GASTUAK:

1.-Langileen ordainsariak: 7.442.251 pezeta.

2.-Ondasun arruntak: 11.103.223 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 6.115.400 pezeta.

6.-Inbertsio errealak: 1.880.000 pezeta.

9.-Finantza-pasiboak: 128.954 pezeta.

Gastuen aurrekontua, guztira: 26.669.828 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 5.260.000 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 1.000.000 pezeta.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 2.945.928 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 11.778.900 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak: 5.125.000 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 560.000 pezeta.

Dirusarreren aurrekontua, guztira: 26.669.828 pezeta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iturmendin, bi milako urriaren bederatzian. Alkatea, Julen Galarza Otxoa.

Iragarkiaren kodea: a0009457