III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S
Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontu aldaketari 5/2000 espedientea
Eguesibarko Udalak, joan den ekainaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2000ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa.
2000ko irailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jendaurreko epea eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea iragarri ziren.
Horretarako ipinitako epea erreklamaziorik eta alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216. artikuluan 202. artikuluaren gainean xedatutakoaren arabera.
Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:
Altak:
Kontusaila: 432.648.002. Eguesibarko plan estrategikoa: 3.500.000 pezeta.
Guztira: 3.500.000 pezeta.
Finantzaketa:
Diruzaintzako gerakin likidoa: 3.500.000 pezeta.
Eguesen, bi milako urriaren hamhiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.
Iragarkiaren kodea: a0009455