III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S
Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontuko aldaketari 4/2000 espedientea
Eguesibarko Udalak, joan den ekainaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2000ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa.
2000ko irailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jendaurreko epea eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea iragarri ziren.
Horretarako ipinitako epea erreklamaziorik eta alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216. artikuluan 202. artikuluaren gainean xedatutakoaren arabera.
Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:
Altak:
Kontusaila: 452.601.019 (K.B.). Mendillorriko ikastetxe publikoko kiroldegiari estalkia emateko eta aldagelak egiteko lanen zuzendaritza: 2.125.000 pezeta.
Kontusaila: 121.625.000 (K.G.). Udal bulegoetako ekipamendua: 4.500.000 pezeta.
Kontusaila: 432.685.000 (K.B.). Zerbitzu anitzetarako altzariak: 244.000 pezeta.
Guztira: 6.869.000 pezeta.
Finantzaketa:
Kontusaila: 121.622.001 (K.T.). Udal egoitzak handitu eta berrantolatzeko obrak: 4.500.000 pezeta.
Diruzaintzako gerakin likidoa: 2.369.000 pezeta.
Guztira: 6.869.000 pezeta.
Eguesen, bi milako urriaren hamahiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.
Iragarkiaren kodea: a0009454