III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A K A I K U
Behin betiko onespena 2000ko aurrekontu arruntari
2000ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasiera bateko onespena 2000ko irailaren 18an, 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen eta entitate honetako idazkaritzan paratu zen jendaurrean. Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.1 artikuluan aurreikusitako epea, 15 egunekoa, erreklamaziorik eta alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontu hori behin betikoz onetsirik geratu da. Hona haren laburpena:
GASTUAK:
1.-Langileen ordainsariak: 10.395.000 pezeta.
2.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: pezetak 21.572.035.
4.-Transferentzia arruntak: 3.314.403 pezeta.
6.-Inbertsio errealak: 62.094.456 pezeta.
9.-Finantza-pasiboak: 56.243 pezeta.
Gastuak, guztira: 97.432.137 pezeta.
DIRUSARRERAK:
1.-Zuzeneko zergak: 5.620.000 pezeta.
2.-Zeharkako zergak: 1.000.000 pezeta.
3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 8.802.409 pezeta.
4.-Transferentzia arruntak: 13.568.500 pezeta.
5.-Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 6.761.000 pezeta.
7.-Kapital transferentziak: 40.600.228 pezeta.
9.-Finantza-pasiboak: 21.440.000 pezeta.
Dirusarrerak, guztira: 97.432.137 pezeta.
Argitara ematen da, aipatu Foru Legeko 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Bakaikun, bi milako urriaren bederatzian. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solís.
Iragarkiaren kodea: a0009453