I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
392/2000 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko "Elizabeth", "Elizabeth Lady-Man" eta "Francisco Mata" eta Tuterako "Elizabeth Astiz-Mata" ikastetxe pribatuak Nafarroako Gobernuaren ikastetxeen erregistrotik kentzen dituena, lehen mailako Lanbide Heziketako Ile-apainketa eta Estetika adarreko ezagutza tekniko eta praktikoen arloko ikasketen homologazioa desagertu egin baita.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriak (urriaren 4ko "EAO") beste idazketa bat eman zion Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 24. artikuluari. Horren ondorioz, balio akademikoko tituluak lortzera bideratzen ez diren ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuak eskubide komuneko arauen menpe jarri ziren.
Hala ere, ikastetxeen gutxieneko baldintzei buruzko ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuko seigarren xedapen iragankorraren arabera (ekainaren 26ko "EAO"), Lanbide Heziketaren antolamenduari buruzko 707/1976 Dekretuko 35 eta 36. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz emandako homologazioak 1997/98 ikasturtearen amaieran bukatzekoak ziren.
Hori horrela izanik, harez geroztik aipatu ikastetxeak zuzenbide komuneko arauen menpe egon dira; beharrezkoa da Nafarroako Gobernuaren ikastetxeen erregistro berezian baja ematea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren ikastetxeen erregistro berezian baja ematea erregistroan datu hauek dituzten ikastetxeei:
1) Ikastetxearen izena: Elizabeth.
Titularra: Academia Elizabeth, S.A.
Helbidea: Comedias, 14.
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Baimendutako ikasketak: ile-apainketa.
2) Ikastetxearen izena: Elizabeth Lady-Man.
Titularra: Academia Elizabeth, S.A.
Helbidea: Antso Azkarra, 6.
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Baimendutako ikasketak: ile-apainketa eta estetika.
3) Ikastetxearen izena: Francisco Mata.
Titularra: Academia Elizabeth, S.A.
Helbidea: Antso Azkarra, 6.
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Baimendutako ikasketak: estetika.
4) Ikastetxearen izena: Elizabeth Astiz-Mata.
Titularra: Academia Elizabeth, S.A.
Helbidea: Caritat, 4, 1. behegaina, ezkerraldea.
Herria: Tutera.
Udalerria: Tutera.
Baimendutako ikasketak: ile-apainketa.
2. Aipatu ikastetxeak zuzenbide komuneko arauen menpe jarri dira; ezin izanen dute ikastetxeei emandako izenetako bakar bat ere erabili, ez eta haiekin nahastea ekar dezakeen beste edozein ere.
3. Foru Agindu honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeen titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Eskolatze eta Estatistikako Unitate Teknikora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: a0009871