136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

366/2000 EBAZPENA, urriaren 18koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Agoizko lehen auzialdi eta instrukzioko epaitegia jartzeko eraikin bat egiteko proiektuaren erredakzioa Miguel Angel Garaikoetxea Urriza jaunari esleitzen diona.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, Justizia zuzendari nagusiak, urriaren 18ko 366/2000 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

-Kontratuaren xedea: Agoizko lehen auzialdi eta instrukzioko epaitegia jartzeko eraikin bat egiteko proiektuaren erredakzioa.

-Esleitzeko era: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.

-Kontrataren prezioa: 5.600.000 pezeta (33.656,68 euro).

-Kontratuaren epea: 50 egun.

-Esleipen-hartzailea: Miguel Angel Garaikoetxea Urriza.

Iruñean, bi milako urriaren hemeretzian.-Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0009908