124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

239/2000 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasun kontseilariak emana, José Escribano Jarauta Nafarroako Gizarte eta Osasun Laguntzako Planaren koordinatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Gobernuak, ekainaren 27ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gizarte eta Osasun Laguntzako Plana hasiera batez onetsi zuen. Nafarroako Gobernuak 1999ko abenduaren 13ko Erabakiaren bidez sorturiko Prestakuntza Batzorde batek landu zuen plan hori.

Hark Osasun Departamentuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari eskatzen zien abian jar zezatela, zeinek bere baliabideekin, fase pilotu bat, Planean berean ezartzen den bezala, planaren aplikazio osoa egoki baloratu, haren osagaiak egiteko kostua ongi kalkulatu eta gizarte eta osasun laguntzaren benetako eskaria neurtzeko. Horretarako, abuztuaren 21eko 284/2000 Foru Dekretuaren bidez Planaren koordinatzailearen postua sortu zen. Horrixe dagokio Planean aurreikusten den fase pilotua lehentasunez prestatu, zuzendu eta ebaluatzea.

Hori horrela, Osasun zuzendari nagusiak eta Gizarte Ongizate zuzendari nagusiak batera proposaturik,

AGINDU DUT:

Lehena.-José Escribano Jarauta Nafarroako Gizarte eta Osasun Laguntzako Planaren koordinatzaile izendatzea, abuztuaren 21eko 284/2000 Foru Dekretuan ezartzen diren baldintzetan.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bederatzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0009016