I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
317/2000 FORU DEKRETUA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu zituen azaroaren 22ko 598/1999 Foru Dekretua aldatzen duena.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1999 Foru Dekretuaren 6. artikuluetan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.
Azaroaren 22ko 598/1999 Foru Dekretuaren bidez Kontseiluko kideen izenak eman ziren.
Foru Administrazioko departamentuen ordezkari ziren funtzionario batzuen atxikipena aldatu denez, beharrezko kontsultak egin direlarik, bidezko da Kontseiluko kide batzuk aldatzea.
Halaber, Kontseiluan gerta litezkeen beste ordezkapen kasu batzuetan arinago jokatzeko asmoz, Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, kontseiluburua baita, ahalmena ematen zaio kideak aldatzeko, Batzordean ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta, kasuan kasukoa.
Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako irailaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:
Andrés Valentín González jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren ordezkaria.
Juan Angel Larrea Andreu jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ordezkaria.
Pedro Bandrés Oscoz jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ordezkaria.
2. artikulua. Honako hauek Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea:
Pedro Bandrés Oscoz jauna, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren ordezkaria.
José Ignacio Labé Valenzuela jauna, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ordezkaria.
Fernando Sala Ibarrola jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ordezkaria.
3. artikulua. Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, Kontseiluko burua baita, ahalmena ematen zaio egoki iruditzen zaizkion kargu-uzte eta izendapenak egiteko, Kontseiluan ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta, kasuan kasukoa.
Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: A0009070