III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L U Z A I D E
Lehiaketa publikoa, Luzaideko suhiltzaileen parkera sartzeko bide berriaren obrak esleitzeko
Luzaideko Udalak lizitaziorako deia egin du, Luzaideko suhiltzaileen parkera sartzeko bide berriaren obrak esleitzeko:
Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.
Xedea: aipatu obrak egitea.
Kontrataren aurrekontua: 8.264.450 pezeta, BEZa barne.
Lanak egiteko epea: bi hilabete.
Proposamenak aurkezteko toki eta epea: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamahiru (13) egun naturaleko epean.
Behin-behineko fidantza: kontrata aurrekontuaren ehuneko 2.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikular eta orokorren pleguan ageri direnak.
Proposamenak non eta noiz irekiko: Udalaren bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan.
Proiektu teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura daude, Udalaren bulegoetan eta Copyprinten (Paulino Caballero, 38, Iruña).
Luzaiden, bi milako urriaren bian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena ................, herria .................., helbidea ..............., N.A.N zenbakia .........., nire izenean, edo .......... zenbakiko I.F.Z. duen ........ ordezkatuz, honako hau adierazten dut: Luzaideko suhiltzaileen parkeko sarbide berriaren obren kontraturako lehiaketaren proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua ezagutzen ditudala, eta obra hori osorik egiteko konpromisoa hartzen dudala, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ............ (letraz eta zenbakiz) ........... pezetaren aldera, BEZa barne.
(Tokia, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0009112