III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
JOAQUIN IRIARTE ZAHAR ETA JUBILATUEN ETXEA
Higiezinen enkantea
Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen Etxeak, 1999ko azaroaren hamaikan egindako bileran ondoko hau erabaki zuen: Elizondoko Braulio Iriarte karrikako 24 zenbakia duen etxeko bigarren solairua eta ganbara besterentzeko enkante publikoa deitzea. Eskaintza tipoa 6.165.749 pta.koa da.
Aipatu enkantea arautzen duen Baldinden plegua eta horri erantsitako dokumentazioa, Zahar eta Jubilatuen Etxean daude izan daitezkeen eskaintzaileen eskura.
Proposamenak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Proposamenak, Baldintzen Pleguan ezarri eran eta edukia dutela aurkeztu beharko dira Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen Etxeko erregistroan, jendearendako ordutegiaren barnean, bederatzietatik eguerdiko ordu bata bitartean; eta ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea akitu eta hurrengo ortziral balioduneko arratseko zazpietan.
Baztan-Elizondon, bi milako urriaren bian. Presidentea, Francisco J. Oyarzabal Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: A0009058