124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I E S A

Oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

-Lote bakarra: 6.047 larizio pinu, Kontzeju honen mugapeko Santa Agata alderdian, 366,13 metro kubiko zur, 211,97 metro kubiko enbor-txiki eta 1.348,90 metro kubiko zutoin egiten dutenak. Hasierako prezioa: 7.837.109 pezeta, BEZa aparte.

Proposamenak gutunazal itxietan aurkeztu beharko dira, Kontzejuko idazkaritzan aurkeztu ere, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, arratseko zortziak baino lehen. Azken egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte izanen da epea, eta ordu berean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta jarraian irekiko dira aurkeztutako proposamenak, "erreferentziak" eta "dokumentazioa" izenekoak lehenbizi, eta orduan zehaztuko dira onartutako proportzioak eta haien balorazioa.

Aurreko ekitaldia bukatuta eginen da aprobetxamenduaren esleipena, betiere proposamen ekonomikoak ireki eta proposamen bakoitza, oro har, baloratu ondotik.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai egonen dira udal idazkaritzan eta Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileko buruaren etxean.

Lehenbiziko enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarrena eginen da, hasierako tasazioa baino %10 merkeago, eta, behar bada, hirugarrena ere, %20 merkeago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita borzgarren eta hogeita hamaborzgarren egun baliodunetan, hurrenez hurren, arratsaldeko zortzietan.

Aiesan, bi milako irailaren hamalauan. Kontzejuburua, Yolanda Egea.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ................., herria ............, bizilekua ........., N.A.N. ............ nire izenean edo I.F.Z. .......... duena ordezkatuz,

6.047 larizio pinu 366,13 metro kubiko zur, 211,97 metro kubiko enbor-txiki eta 1.348 metro kubiko zutoin egiten dutenak plegu itxiaren bidezko enkante publikoan esleitzeko baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboen pleguen berri izanik, egun honetan .... zenbaki honetako .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkiaren ariora, aipatu aprobetxamendua niri esleitzeko eskatzen dut diru kopuru honen aldera: ........... (letraz eta zenbakiz) ........... pezeta, gehi ....... BEZagatik, hori guztia arestian aipatu baldintza pleguei hertsiki jarraikiz.

...........(e)n, 2000ko .........aren ........ean.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0009046