III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R B E I T Z A
Makalak enkantean
Heldu den azaroaren 4an, larunbatarekin, eguerdiko hamabietan, enkantea eginen da, ahozko posturen bidez, Arbeitzako Kontzejuko batzar aretoan. 505 makal dira, 262,30 metro kubiko zur egiten dutenak. Lotea "El Bau" izeneko alderdian dago, Arbeitzako herrilurretan, eta hasierako prezioa bi milioi eta berrogeita bortz mila bederatziehun eta berrogei (2.045.940) pezeta da.
Baldintzak Kontzejuaren idazkaritzan daude ikusgai.
Arbeitzan, bi milako irailaren hogeian. Kontzejuburua, César Zudaire Ripa.
Iragarkiaren kodea: A0009045