III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Kontzesio administratiboa
Ediktu honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi bati buruzko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin:
Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 7504/00, uztailaren 11koa.
Eskaeraren lekua eta data: Tutera, 2000ko uztailaren 11.
Eskatzailea: Pedro Pérez Villanueva jauna.
Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1- beheko solairua.
Panteoiaren zenbakia: 251.
Kokapena: alde berria, zabalgunea.
Liburua: -.
Egungo titularrak: Albina Villanueva Gómez.
Titular izan nahi dutenak: Pedro María, Nestor eta Virginia Pérez Aguerri.
Eskaerari erantsitako agiriak: delako hilobiaren tituluaren fotokopia eta titularraren semeen ukoa (Pedro eta José María Pérez Villanueva).
Eskaeraren xedea: titulartasunaren aldaketa.
Izaera fisiko eta juridikoko edonork espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egiten ahalko du, Zerbitzu Orokorretako bulegoan, beheko solairuan, jendaurrean baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egiten ahalko ditu eta espedienteari eransteko dokumentuak edo bertze zernahi ekarri, bere ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta Tuterako Udaletxeko Erregistro Orokorrera bidali beharko ditu, Plaza Vieja, 1 zk.ra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Tuteran, bi milako irailaren hamabian. Zinegotzi eskuordea, Pedro José González Felipe.
Iragarkiaren kodea: A0008567