124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Behin betiko onespena, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari eta haren betearazpen oinarriei

2000ko ekainaren 13ko osoko bilkuran harturiko erabakiaren bidez onetsi ziren, hasiera batean, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak, abuztuaren 11n argitaratu 2000ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsirik gelditu da, eta 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betiko onespenaren berri emanen da. Laburpena abuztuaren 11n argitaratu zen, 2000ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Luzaiden, bi milako irailaren hamabian. Alkate udalburua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0008566