124. ALDIZKARIA - 2000ko urriaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

S1.A6.U2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, bi milako ekainaren 7ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Lekunberriko Udal Planeko S1.A6.U2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Mercantil Grupo Reydena, S.L.k sustatua.

Uztailaren 4ko 10/94 Legearen 169 2-b artikuluan ezarritakoarekin bat eginik, onespen hori jendaurrean jarriko da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean agiri horren gaineko alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako erabaki hori behin betikoa bilakatuko da.

Lekunberrin, bi milako irailaren hamaikan. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: A0008601