III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E K U N B E R R I
S1A6U2 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak Mercantil Grupo Reydena, S.L.k Lekunberriko S1A6U2 unitaterako sustatu duen xehetasun azterlana onetsi zuen hasiera batez bi milako ekainaren 7ko osoko bilkura berezian.
Uztailaren 4ko 10/94 Legearen 119. artikuluan ezarritakoarekin bat eginik, onespen hori jendaurrean jarriko da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.
Lekunberrin, bi milako irailaren hamaikan. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: A0008600