III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza hein batean aldaturik
Udalak, 2000ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran, ondotik oso-osorik ematen den erabaki hau hartu zuen:
"1. Hasiera batez onestea San Adriango (Nafarroa) herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 9.1.b) artikuluaren hein bateko aldaketa, mahastietara sartzeko epeei dagokiena. Hona hemen:
Ondoko esaldi hau kendu da: "., eta ez azaroaren 1a baino lehen"; eta horren ordez, honako hau jarri: ". Udalak urtero adieraziko du, iragarki oholean iragarkia jarriz eta abeltzainei jakinaraziz, mahastietan zein egunetik aitzina sartu ahalko den".
2. Erabaki hau jendaurrean paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean agertuko diren iragarkien bidez, eta herritarrek nahiz interesatu eskubidedunek gutxienez ere hogeita hamar eguneko epea izanen dute espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko.
San Adrianen, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0008599