III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O B A N O S
Deia jakinarazteko iragarkia
Aditzera ematen zaie bai José Molero Agüero jaunari bai Elena Paz Hernández andreari, azken helbide ezaguna Madrilgo Pedro Valdivia kaleko 4-2.ean baitute, ezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian 3291 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa izapidatzen ari dela. Rialgalpe, S.L.k jarritako errekurtsoa da, Obanosko Udalak egin duen gainbalioen likidazioaren kontrakoa.
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarki honen bidez interesatuei dei egiten zaie aipatu prozedura horretara ager daitezen hamar eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da martxoaren 7ko 57/94 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko martxoaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Obanosen, bi milako irailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: A0008598