III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R I B E
1999ko kontuak
Aribeko Udalak 1999ko ekitaldiko kontuen espedientea onestea erabaki zuen aho batez, 2000ko abuztuaren 8an egin bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu kontu horiek behin betikoz onetsitzat joko dira.
Ariben, bi milako irailaren hamahiruan. Alkatea, Nicolás Remondegui Bastero.
Iragarkiaren kodea: B0008597