III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
E D I K T U A
Iruñeko Udalak, 2000ko irailaren 7ko osoko bilkuran, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzako aldaketa bat onetsi zuen hasiera batez. Horiek horrela, espedientea hogeita hamar egunetan jarriko da jendaurrean Iruñeko Udaletxeko iragarki oholean, herritarrek eta interesatu eskubidedunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Iruñean, bi milako irailaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0008577