III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN MARTIN UNX
Hasierako onespena 2000. urteko aurrekontuari
San Martin Unxeko Udalak, 2000ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalbatzaren 2000ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarrriak.
Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek eta interesa dutenek hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aurreko epea aurrekontuari inolako alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe bukatzen bada, hura behin betikoz onetsitzat joko da, delako epea bukatze hutsarekin.
San Martin Unxen, bi milako irailaren zazpian. Alkatea, Javier Abete Blanco.
Iragarkiaren kodea: A0008537